Hurbil zaitez Afrikara, deskubritzeke dagoen kontinente oso batera.
Mendebaldeko herrialdeetako pertsona gehienek ezer gutxi dakite Saharaz hegoaldeko Afrikari buruz. Gainera, ditugun informazio-iturri eskasak Afrikatik kanpokoak direnez, irudi desitxuratu samarra heltzen zaigu.
África en positivo topikoetatik haratago joan nahi duen hileroko buletina da, modu positiboan Afrikako benetako irudia eskainiko dizuna. Aniztasun etniko, kultural, paisajistiko… aberatsa duen kontinente bat ezagutzera eman nahi dizugu. Enigmez, sentsazioez nahiz txoko magikoez beteriko leku horretan murgilduko gara askatasuna, natura eta emozioak gogora ekartzen dizkiguten kontinentea ezagutzeko. Azkenik, beste gauza bat ere helarazi nahi dizugu: bertakoen irribarre zabala.
BULETINA IRAKURTZEKO, MUGITU KORRITZE-BARRA ESKUINERA
Teresa Marcilla, bilbotarra eta Filosofia eta Psikologian lizentziatua, Baliabide Afrikanisten Zentroan, CREAn, boluntario aritzen den emakumeetako bat da. Irakurtzen eta idazten irakasten die gaztelania ikasi ezin izan duten pertsonei.
CREA: Nola deskubritu zenuen CREA?
TERESA: Gizarteratzeko elkartean lan egiten zuen kide bati galdetu nion ea gaztelania irakasle bat interesatzen zitzaion GKErik ezagutzen zuen.
CREA: Nola bateratzen duzu zure eguneroko lanarekin?
TERESA: Autonomoa (psikologoa) naizenez, nolabaiteko askatasuna dut nire ordutegiekin...
Gehiago irakurriGaztelania irakaslea CREAn.
síguenos en twitter
compartir en facebook
Wangari Nyeri-n jaio zen, Kenian. Biologian lizentziatu zen Estatu Batuetan eta Alemanian, eta Pittsburgheko Unibertsitatean masterra egin zuen. Ondoren, Keniara itzuli zen Nairobiko Unibertsitatean Albaitaritzako Medikuntzako doktoregoa egitera.
1971n doktoratu eta, hala, Erdialdeko eta Ekialdeko Afrika osoan doktoregoa lortu zuen lehenengo emakume bilakatu zen.
2004an Bakearen Nobel saria jaso zuen garapen iraunkorraren, demokraziaren eta bakearen alde egiteagatik.
Gerriko Berdea mugimenduaren sortzaile, ezin nekatuzko borrokalari horrek minbiziaren aurkako bataila galdu zuen Nairobin, 2011ko irailaren 25ean, baina konpromisoa, esfortzua eta adimena utzi zizkigun oinordetzan.
Afrikako lehen emakumea izan zen doktoregoa lortzen. 2004an Bakearen Nobel saria jaso zuen garapen iraunkorraren alde egiteagatik.
síguenos en twitter
compartir en facebook
Nazioartean, Saharaz hegoaldeko eskualdea zereal-uztarik handiena izan duen eskualdea izango da, mundu mailan uzta murriztu egin den arren.
Zerealen nazioarteko eskaintza eta eskariaren arteko erlazioak zaila izaten jarraituko du 2012ko uztari dagokionez, Elikadura eta Nekazaritzarako Nazio Batuen Erakundeak (FAO) ezagutzera eman duen txostenaren arabera.
Erakundeak aurreikusten duenez, kontsumo-beharrak asetzeko behar diren zereal-izakinak %6, hau da, 32 milioi tona, murriztuko dira mundu osoan.
Hala ere, FAOk azpimarratu du zerealen hornidura aurten %2,5 igoko dela diru-sarrera txikiak eta elikagai-defizita dituzten herrialdeetan.
Aurreko urtean lortutako uztarekin alderatuta, zerealen ekoizpena munduan %1,4 gutxitu zen, 2,22 mila miloi tonara arte. Beherakadarik nabarmenena herrialde esportatzaileetan eman zen.
Haatik, Afrikan izango dute uztek gorakadarik handiena, aurreko urtekoak markak hautsi eta gorakako bidea baieztatu baitzuen.
Afrikako ekonomietan, 100 dolarretik 3k kanpo-laguntzan −hain beharrezkoa− dute jatorria, baina gainontzeko 97ak afrikarrek eurek sortzen dituzte.
síguenos en twitter
compartir en facebook
ETORKIZUNA BERE ESKU
Efemerideak, pertsonalak nahiz kolektiboak, gure identitatearen kontzientzia berreskuratu eta sakontzeko une bereziak izan behar dira, egindako ibilbidea aztertu eta etorkizuneko konpromisoak berresteko.
Espiritu horrekin, bada, Afrikaren aldeko Taldea osatzen dugun erakundeok, kontinente horrekin senidetuta, Afrikaren Eguna
ospatzeko elkartu gara, gaur, 2012ko maiatzaren 25ean, eta bertako herriei laguntzeko borondatea berretsi nahi dugu, politikan, kulturan, ekonomian eta nekazaritzan subiranotasun osoa lor dezaten.
Baina horretarako, beren ibilbidea egin behar dute, beren erritmoan, beraiek hartutako erabaki eta apustu burujabeen bidez,...
Gehiago irakurriAfrikaren aldeko Taldea osatzen dugun erakundeok, kontinente horrekin senidetuta, Afrikaren Eguna ospatzeko elkartu gara, 2012ko maiatzaren 25ean
síguenos en twitter
compartir en facebook
Kongoko gastronomiaren bereizgarri diren produktuen artean arrainak eta itsaskiak, manioka, banana arra (frijitzeko) eta kakahuete-pasta daude. Oilasko-errezeta da Kuku Paka, espeziak (kuminoa, currya eta jengibrea) eta koko-esnea modu oso esanguratsuan uztartzen dituena.
1 Oilaskoa gatzpipertu eta olioan erregosi gorritu arte. Oilaskoa bereizi.
2 Tipula, piperra eta baratxuria xehatu eta, ondoren, ontzi berean erdi egosi su motelean eta gatz pixka batekin. Barazkiak erdi egosita daudenean, erantsi espeziak (iltzea, currya eta jengibrea), gero oilaskoa, eta urez estali.
3 Su ertainean egosten utzi ordu erdiz. 15 minutu geratzen direnean, erantsi patata zati zurituak.
4 Oilaskoa eta patatak bigun daudenean eta saltsa nahikoa murriztu denean, erantsi koko-esnea. Minutu batzuez egosten utzi saltsa lotu eta apur bat loditu arte, eta jateko prest egongo da.
Mohambe oilaskoarekin batera, Kuku Paka kontrastez beteriko esperientzia da, non koko-esneak liluratuko gaituen.
síguenos en twitter
compartir en facebook
Hedadura / 4.380 km
Emaria / 41.300 m³/s
Kongo ibaia (Zaire izenaz ere ezaguna) Erdialdeko Afrikako ibairik handiena da eta munduko bigarren emaritsuena Amazonasen atzetik.
Bakongo etniako hizkuntzan Nzere o Nzadi esaten zitzaion: ibaiak irensten dituen ibaia.
Gran Rift haraneko mendietan jaiotzen da, Ekialdeko Afrikan, eta Muanda ondoan isurtzen ditu urak Ozeano Atlantikoan, 4.380 km-ko ibilbidea egin ostean.
Livingstone ur-jauziek itsasotik Kongo ibaiaren eremu nabigagarrira sartzea eragozten duten arren, zati hori saihesten duen trenbidea dago; izan ere, ibaiak Erdialdeko Afrikako merkataritza biltzen du hein handi batean.
Bere arroak 3.700.000 km²-ko hedadura drainatzen du, hau da, Europako azaleraren hamarren bat baino gehiago, horren barne daude Kongoko Errepublika.
Demokratikoko eta Kongoko Errepublikako lurraldeak, Afrika Erdiko Errepublikako zati handi bat, bai eta Zambia, Angola, Tanzania, Kamerun eta Gabon herrialdeetako zati bat ere.
Ibaiak eta bere adarrek Kongoko oihana zeharkatzen dute, Amazonia ondoren munduko bigarren oihanik handiena, alegia.
Halaber, Kongo da munduko bigarren ibairik emaritsuena −41.300 m³/s− Amazonasen atzetik.
"50.000 biztanle ditu eta Kongo ibaiak bere urak Ozeano Atlantikoan isurtzen dituen lekutik hurbilenen dagoen hiria da, bertako hondartza ikusgarriengatik ezaguna.
síguenos en twitter
compartir en facebook
Malangatana Valente Ngwenya (1936-2011) Matalanan jaio zen, Mozambiken.
Nazioartean entzutetsua den margolari horren obrak aktibismoa eta gizarte-kausak ditu ezaugarri; 1980. urtetik aurrera izaera sentsual oso markatuko aldian murgildu zen, amodioari eskainitako “eros” kanta bikainarekin bere lana osatzeko.
1963an bere poemak Afrikako Poesia Modernoa antologian argitaratu ziren.
Bere obra mundu osoan dago ikusgai, nabarmentzekoak dira Arte Afrikarraren Museo Nazionaleko bilduma, Washingtonen, edo Frelimorentzako eta Unescorentzako egin dituen muralak, baita Mabor-eko −Maputo− lantegi zahar batean egindako sekulako eskultura ere.
Mozambikeko Bakearen aldeko Mugimenduaren sortzaile izaki, 1997an Unescok Bakerako Artista izendatu zuen eta Klaus Printzea saria jaso zuen.
Afrikako erreferentzia artistikorik esanguratsuenetakotzat jo izan da Malangatana margolari eta poeta.